Duela sei urte aurkeztu zen Zinemaldian, Gazte Epaimahaiaren Saria eskuratuaz, Aupa etxebeste!, Telmo Esnalek eta Asier Altunak elkarlanean burututako pelikula. Aurten bi zuzendariak Donostiara itzuli dira, baina bakoitza bere aldetik; bere aldetik, baina biak ere arrakastatsu.
Esnalen Urte berri on, amona! filmak txalo zaparrada jaso zuen prentsarendako emanaldian. Kritikak ere aldekoak izan dira. Begoña del Tesok dio El Diario Vascon komedia beltz indartsua dela; berrian bestalde, Beñat Eizagirre indok Zinema hizki handitan jarri dio izenburua kritikari, besteak beste esanez ''zoragarria, aparta, harrigarria eta txundigarria" dela.
Euskal zinema gehiago
Euskal zinemak protagonismo berzia izango du gaur, izan ere gauean egingo dute Euskal Zinemaren Gala. Bertan Elias Kerejeta ekoizle eta gidoigilea omenduko dute. Besteak beste, 27 ordu eta El ultimo viaje de Robert Rylands idatzi ditu kerejetak, eta Tasio, Historias del kronen, Los lunes al sol eta Siete mesas de billar frances ekoiztu.
Gaur estreinatuko dute baita ere Imanol Rayo zuzendari nafarrak egin duen Bi anai filma, bernardo Atxagaren izenburu bereko filman oinarritzen dena.