Haizeak mendebaletik joko du gehienbat, baina fronteak sartuko dira eta hego-mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak tartekatuko dira, bereziki, urrian eta azaroan.
Azaroan haize hotz boladaren bat edo beste izango dugu eta abenduan sarriagoak izango dira, bereziki, Europa iparraldetik etorriak.
Laburbilduz: udazkenaren lehen zatian, tenperatura epel samarrak eta prezipitazio gutxi izango ditugu; bigarren zatian, ostera, bereziki abenduan, hotza eta antizikloia nagusituko dira; ondorioz, izotza izango dugu egun askotan.
Hurrengo egunetarako
Egubakoitzean sartuko gara udazkenean eta astebururako eguraldi ezegonkorra iragarri du Euskalmetek, bereziki, zapaturako, euri zaparradak tartekatuko direlarik. Domekan eguraldiak egonkortzera joko du eta hil amaierara arte, hau da, datorren aste osoan, eguraldi ona egingo dugu: eguzkiarekin eta tenperatura epelekin.