Fagor Automationek Hannoverko azokara eraman ditu bere produktu berriak

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 20a

Fagor Ederlanez gain, Fagor Automation ere Alemanian dago egunotan, bere berritasunak aurkezten. Hala, Automationek postu bat dauka Hannoverko EMO azokan. Bertan, kontrol eta neurketa sistemetan egin dituen azken aurrerapenak aurkeztuko ditu. "Jauzi kualitatibo bat" erakutsiko du prestazio altuko makinei osoko soluzio bat emateko erabilitako teknologian, dio kooperatibak.

 

Fagor Automationeko Standa (Hall 25, stand F09) bisitatzen dutenek honako berrikuntzak ikusi ahal izango dituzte: batetik, CNC 8065, prestazio altuko CNCa da, makina erremintaren munduan txirbil-harroketazko makinei zuzendua. "CNC hau doitasun handia behar duten makinentzat edo konplexutasun handiko funtzionalitatea duten makinentzat soluzioa da eta piezek lortzen duten kalitatea ezin hobea da", Fagor Automationen hitzetan.

Atzitze sistemetan "hobekuntza apartak" ere erakutsiko ditu. Automationen esanetan, "produktu bakar bat" lortu dute "Fagor Automationen lidergoa atzizte sistemetan indartuz, neurketa luze edo estra luzeetan". Hobekuntza horiek instalakuntza errazten dute eta "ohiko mantenu denborak nabarmen jaisten dira": %10 edo gehiago, dio Fagor Automationek.

Gainera, Fagor Automationek bere kodetzaile absolutuen gama guztia erakutsiko du.

Nazioartean erreferentea

Hannoverko EMO azoka erreferentea da mundu osoan metala prozesatzeko industrian. 2007. urtean, 166.500 bisitari profesional baino gehiago izan zituen, eta 42 herrialdeko 2.120 erakustaile izan ziren. Irailaren 24ra arte dago zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak