Hutsean ontziratzeko sistemadun hozkailua egitea Intraemprendizaje delako barruko programa baten sortu zen. Bertan, langileek bere ekarpenak egiteko aukera zuten. Mari Mar Vicario langileak izan zuen gero Vac Packer izango zenaren ideia, izan ere, sukaldean espazio handiagoa izateko eta jatekoak hobeto gordetzeko balioko zuen etxetresna baten ideia izan zuen. Hasieratik oso harrera ona izan zuen proiektu horrek. Mari Mar Vicariok hauxe esan zuen: "Poz handia da niretako ideia hura egia bihurtu dela ikustea".
Errekonozimendu-ekitaldian, Fagorrek langile batek izandako ekimena eta horri esker izandako arrakasta saritu gura izan ditu. Fagorren esanetan, ekitaldi horrekin "langileen ahalegina eta inplikazioa errekonozitu" gura izan dira, eta "patenteak sortzera animatu" gura dituzte.
Askoren inplikazioa izan du Vac Packerren prototipoak: tartean, Kiko Martinez ingeniari teknikoa eta Josu Arenatza diseinatzaile industriala.