Txalo zaparrada amaigabe baten ostean eta bere azken filmeko zuzendari den Rodrigo Garciaren eskutik jaso zuen Glenn Close aktoreak aurtengo Donostia Saria. Hunkituta jaso zuen saria, eta bere lehen hitzak euskaraz esan zituen: "Gabon, pozten naiz Donostian egoteaz". bere ibilbidean zehar ezagutu dituen lankide guztiei eman zikien eskerrak Closek, aktoreak barne. itsorioak bilatzen jarraituko duela ere zin egin zuen.
Saria jaso ostean, Albert Nobbs filma eskaini zuten, aktore estatubatuarraren azkena eta lehenengo zurrumuren arabera, oscarretarako izendapen bat emango diona.
Zinezko Bizitza
Kutxak bestalde, urtero egin ohi duen legez Zinezko Bizitza saria emango dio Zinemari lotutako euskaldun bati. Imanol Ariasek jasoko du aurtengoa, gaur arratsaldean egingo den ekitaldian.
Lehiaketa, aurrera
Zinemaleko sail ofizialeko lehiaketa aurrera doa. Hiru filma aurkeztu dira asteburuan, eta kritikoen aldetik izandako harrera askotarikoa izan da. Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados-ek kritiko gehienen onespena jaso du; Sarah Polleyren Take this waltz-ek zapore ona utzi arren ez ditu denak konbentzitu; eta Kim ki-duken Amen-ek aldiz, ez ditu aurreikuspenak bete.
Lehiaketako beste bi pelikula estreinatu dituzte gaur, Terence Davies-en The deep blue sea eta Isaki Lacuestaren Los pasos dobles.