Ekonomia %0,8 haziko da eta 4.000 lanpostu gutxiagorekin bukatuko da urtea

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 19a

Euskadi uste baino gutxiago haziko da urte bukaerarako, eta enplegua ere txikitu egingo da: urte amaieran, 4.000 lanpostu gutxiago egongo dira. Horiek dira Confebaskek gaur prentsa agerraldian eman dituen aurreikuspenak.

Gaur Bilbon aurkeztu den Egoera Ekonomikoko Txosten batean, Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) euskal ekonomiarentzat 2011. urtean hazkunde aurreikuspenak %0,8an murriztu ditu, hasieran pentsatzen zenaren baino 5 hamarren gutxiago, "bilakaera gizaekonomikoaren eta nazioarteko panorama jasaten ari dituen ziurgabetasun ugarien ondorioz", esan du Confebaskek. Hori enpleguan nabarmenduko da baita ere, Euskadin %0,4ko murrizketarekin.

Euskal patronalak "oraindik ikusten ez den egoera batengatik enpresetan dagoen kezka" adierazi du, baina, Euro Zonaren egonkortasuna berreskuratzeko neurri egokiak azkar hartzen badira, "hazkundearen alde eta behar diren egiturazko erreformen alde" apostua eginez, irten daitekeela pentsatzen du.

Industriaren erritmoa moteldu egin da

Txostenean, egoeraren analisia eta aurreikuspenak batzen ditu Confebaskek, ikuspuntu ekonomiko, lan, finantzario eta enpresarenatik, nazioarteko, Espainiako eta euskal panoraman hemendik 2011aren azkenerarte.

Euskal ekonomiari dagokionez, Confebaskek urtearen bigarren hiruhilekoan jarduera erritmoa moteldu duela  nabarmentzen du, baina Espainiako ekonomiaren gainetik hazten da oraindik, Europarenaren azpitik dagoen arren.

Bigarren sehilekoarentzat hazkundearen abiaduraren moteldura espero du Confebaskek, BPGaren hazkundea urte osorako %0,8aren inguruan kokatuz. Epe ertainera, oraindik ere gutxi haziko dela uste du Confebaskek, eta hasieran espero zenaren behetik.

Industria euskal ekonomiaren sektorerik "dinamikoena" izaten ari da, Confebasken iritziz; baina hazkunde erritmo hori moteltzen joan da azken hilabeteetan. 

Kontsumoak bere onera etortzen hasi barik jarraitzen duela esan du Confebaskek.

Langabeziaren urteko batez bestekoa, %10,8

Euskal lan merkatua ere okertu egon da azken hilabeteetan, uztailan eta abuztuan langabeziaren igoera txiki batekin eta enpleguaren jaitsiera arin batekin. Urtearen gainerakoan lan merkatuak geldituta jarraituko duela aurreikusten da eta 2011. urtea enplegu eraketa barik eta %0,4 inguruko enpleguaren hondatzearekin amaituko dela uste da, 2010. urtearen azken partean baino 4.000 lanpetu gutxiagorekin urtea ixtea esan nahi duena. Langabezi tasaren urteko batazbestekoa 1,7 puntu igoko lirateke, %10,8 inguruan kokatuta geratuz.

Txosten osoa irakur edo jaits daiteke Confebasken webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak