Egubakoitz, irailak 23, eguerdian sartuko gara udazkenean eta eguraldi ona egingo du, bero. Bero horrek ekaitz arriskua ekarri dezake eta zapatua nahasia izango da, baina domekan (irailak 25) eta astelehenean (irailak 26) eguraldi ona egingo du. Gaur arratsaldean egingo du hobera eguraldiak eta bihartik hurrengo maritzena arte ona egingo duela iragarri du Joxe Landak Arrasate Irratian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.