Horren harira, Aralarreko Gipuzkoako batzarkide Rebeka Ubera elgetarrak kongresuaren balorazio positiboa egin du: "Oso balorazio positiboa egiten dugu, berretsi eta indartu zelako ponentzia ofizialaren ildo politikoa. Horretan, besteak beste, hauteskundeari begirako proposamenak jasotzen dira".
"Eztabaida sakona"
Kongresuari buruz honakoa esan du: "Oso eztabaida sakona izan zen, errespetu handiarekin egindakoa gainera. Bereziki hauteskundeez jardun genuen horretan".