Iazko bihilabetekoan baino 196 ERE gutxiago izan dira

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 16a

Uztailean eta abuztuan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak enplegu erregulazioko 196 espediente baimendu ditu; 2010. urtean baino %32 gutxiago. Iaz 289 espediente izan ziren bi hilabeteotan.

Uztailean eta abuztuan baimendutako espedienteetatik, 142 lan-kontratua etetekoak izan dira, 38 lanaldia murriztekoak eta 16 kontratu-amaierakoak.

Bestalde, uztailean eta abuztuan enplegu-erregulazioko espedienteren batean sartu diren langileen kopurua ia erdira murriztu da, 3.442 izan baitira, 2010. urteko 6.129en aldean. Sektoreen arabera, Industria, Zerbitzuak eta Eraikuntza izan dira sektore kaltetuenak.

Kontratuak amaitzeko enplegu-erregulazioko espedienteei dagokienez, uztailean zazpi izan dira, eta abuztuan bederatzi. Aurten, abuztuaren 31ra arte, kontratuak amaitzeko 60 espediente baimendu dira. 2010. urtean, epe berean, 59 baimendu ziren, eta 2009. urtean 89.

"Aurreko hilabeteetan bezala, adostutako espedienteen ehunekoak altuak dira", esan du Enplegu Sailak. Hala, kontratua eteteko espedienteen % 91, eta kontratua amaitzeko espedienteen % 85 adostu dira. 

EREarekin, 14.200 langile

Egun kontratua eteteko eta kontratua amaitzeko 933 espediente daude indarrean; horietatik % 59 aurreko espedienteen jarraipena dira. Une hauetan 14.263 pertsona daude etenaldiko edo lanaldi-murrizketako enplegu‑erregulazioko espedienteetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak