Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi hamarna urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Bateragune delako auzian epaitu zituzten biak. Ezker abertzaleko beste hiru kideri, ostera, zortzina urtekoa: Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintori. ETAkoak izatea egotzi die epaileak. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak, "sustatzaile, arduradun eta koordinatzaile" modura. Epaimahaiak dio ETAk 2008ko abenduan Otegiri eta Diezi indar subiranistak batzeko agindu ziela. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.