Kutxen administrazio kontseiluek berretsi egin dute Bildurekiko akordioa

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 16a

BBK, Kutxa eta Vital-eko Administrazio Batzordeek atzo arratsaldean onartu zuten oinarri kontratualeko mailegu-erakundeen talde kontsolidatua sortzeko Bateratze Kontratuaren atal jakin batzuk aldatzea. Horrela, Bildurekin lortutako hitzarmena onartu egin dute. 

Erabaki horren eragingarritasuna Kutxa, BBK, Vital, eta Banco BBK SAU-ren Akziodun Bakarraren Batzar Nagusiek bateratze operazioa onartzearen menpe gelditzen da.

Garitano, langileek kontsulta egin dezaten alde

Bestalde, Martin Garitano ahaldun nagusiak adierazpen bat egin zuen administrazio kontseiluek hartutako erabakia jakindakoan. Batik bat, langileei zuzendutako mezua izan zen: gogorarazi zuen akordioaren barruan "hitzez hitz" jasotzen dela negoziazio kolektiboari buruz langileek hartzen duten erabakia errespetatzeko konpromisoa"; bere iritziz, "ELAko eta LABeko ordezkariek Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Gipuzkoako langileek kontsulta egin dezaten luzatu duten proposamena metodo zuzena eta demokratikoa" dela, baina hiru kutxek ez zutela proposamen hori onartu. Horren aurrean, Garitanok "babesa" agertu zien langileei "kontsulta egin dezaten, finantza erakunde berriak, Bildurekin afera honi dagokion konpromisoaren baitan, langileek hartzen duten erabakia errespetatuko duela sinetsita".

Azkenik, publiko egin zuen bere eta Bilduren "konpromisoa, kontsulta lehenbailehen gauza dadin eta etorkizuneko Kutxa Bankeko zuzendaritzak emaitza errespeta dezan, orain gutxi kiru kutxetako lehendakariek Bildurekin adostutakoaren norabidean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak