Kutxetako langileek baldintza berberetan jarraituko dute

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 15a

Kutxak, Vitalek eta BBK-k lan-akordioa lortu dute CCOO, Pixkanaka eta Grupo Independiente Vital sindikatuekin. Horren ondorioz, langileen gaur egungo baldintzei eutsiko diete. 

Kutxaren hitzetan, langilegoari "lasaitasuna eta egonkortasuna" ekartzen dizkio akordioak. Bertan jasotzen da "neurri traumatikoak ez hartzeko" konpromisoa ere.

"Akordio berri honek bateratze prozesua indartzen du eta etorkizuneko bankuaren lan-negoziaketarako oinarriak finkatzen ditu", baloratzen du Kutxak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak