Turismo sektoreko profesionalen lana erakutsi eta alor horretako jarduera onak indartzeko helburuarekin antolatu dute antzezlana. 25 minutukoa da. Turismo sektoreko profesionalen egin beharren eta haien jarduera onen inguruko esketxez osatuta dago. Iker Galartza, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria aktore gazteek taularatuko dute lana.
Debagoienean hainbat enpresa turistikok egin dute lan kalitate turistikoaren alde, 27 enpresak hain justu ere.
Programa honek bi helburu nagusi dauzka: Batetik, turismoaren sektorea profesionalizatzea. Eta, bestetik, jomugaren kontzientzia sortzea. "Eskualde bateko enpresari guztiek elkar ezagutu dezatela lortu behar da eta taldean lan eginarazi, horrela bezeroari emandako arreta hobetzek" dio Ana Erizek, Debagoieneko Mankomunitateko turismo teknikariak.
Nork parte hartu dezake?
Establezimendu guztiek, txikiak, ertainak zein handiak izan, baina bereziki mikroenpresei zuzenduta dago. Programa honetan, turismoaren azpisektore ugarik parte hartzen dute: landetxeak, pentsioak, hotelak, kanpinak, informazio turistikoa emateko bulegoak, interpretazio zentroak, museoak, jatetxeak, tabernak eta kafetegiak, turismo gidak…).
Ze onura ekar diezaioke parte-hartzaileari?
Programa honetan parte hartzen duten establezimendu gehienen iritziz, enpresa barruko eraginari dagokionean, ikaragarri hobetzen da barne antolakuntza eta bezeroari emandako zerbitzua, eta enpresaz kanpoko eraginari dagokionean ere "hobekuntza handia nabari da lehiakortasunean, ospean eta establezimenduarekiko iritzi onean" Erizek dioenez.
Ekintza onak bultzatzen dituzten enpresak
Arrasate
- En-medio segway.
- Errastikua jatetxea.
- Mondragon hotela.
- Paintball Arrasate.
- Hilarion jatetxea.
- Arrasate Hotela.
Bergara
- Ormazabal hotela.
- Tartufo jatetxea.
- Lamaino Etxebarri nekazalturismoa.
- Zumelaga.
Oñati
- Ongi Etorri hotela.
- Arrikrutz kobak.
- Gandiaga topagunea.
- Goiko Benta.
- Arregi nekalzaturismoa.
- Etxe-Aundi.
- Soraluze ostatua.
- Debagoieneko Informazio eta Interpretazio Zentroa.
Aretxabaleta
- Mitarte Garai landetxea.
- Taberna Berri jatetxea.
Eskoriatza
- Azkoagaenea hotela.
Antzuola
- Ibarre nekazalturismoa.
Aramaio
- Uxarte.
Elgeta
- Barrenengua nekazalturismoa.
Leintz Gatzaga
- Gure Ametsa jatetxea.
- Soran Etxea hotela.
- Aterbe landetxea.