Kimu Berri ekintzailetza erakusketa eta inbertitzaileen azoka izango dira Arrasaten eta Oñatin

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 14a

Gazteengan enpresa ekintzailetza sustatzeko Kimu Berri programak aurtengo proiektuen erakusketa irekiko du hilaren 21ean, eguaztena, Arrasaten, eta urriaren 5ean, Oñatin. Aurten, berritasun gisa, Inbertitzaileen Azoka izango da; hala, ekintzaile berriek euren proiektuetarako diru-ekarpenak lortzeko aukera izango dute.

Kimu Berriren aurtengo erakusketa Kulturaten izango da irailaren 21etik 25era, eta Oñatiko Enpresagintza fakultateko hall-ean, urriaren 5etik 7ra.

Hilaren 21ean, iaz egin zuten bezala, irekiera ekitaldia egingo dute, eta hainbat agintari hantxe izango dira. Ikusgai egongo diren proiektuak azaldu ondoren, erakusketa zabalik geratuko da.

Oñatin, hilaren 7an izango da Inbertitzaileen Azoka, eta han ere proiektuak azalduko dituzte. Azoka hori egitasmo berria da, eta antolatzaileek proba egin gura dute, ea zelako erantzuna jasotzen duen.

Kimu Berri Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak bultzatutako egitasmoa da, eta sustapen batzordea honakoek osatzen dute: Mondragon Unibertsitateak, Saiolanek, Athlonek, Iseak eta Debagoieneko Mankomunikateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak