Martin Jauregialtzo: "Historiaz eztabaidatu gura dugu"

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko irailaren 13a

Euskal Herriko historialarien kongresua egingo dute asteburuan Unibertsitatean, baina egitarau osagarri bat ere antolatu dute Nabarralde berak, Oñatiko Udalak eta herriko ikastetxeek. "Historiara erakarri gura ditugu herritarrak eta eztabaida sortzea, gertaerak bakarrak direlako baina interpretazioak asko", azaldu du Martin Jauregialtzok Arrasate Irratian. Hemen dituzue egitaraua eta elkarrizketa.

Hauxe da egitarau osagarria:

  • Erakusketa: "Nafarroaren konkista" (Irailaren 12tik 23ra kultura etxean 18:00etatik 20:00etara)
  • Afari tematikoa: 14an, Makalena elkartean
  • Saio didaktikoa: 15ean kultura etxea, ikasleendako (Nabarralde elkartearen helburuak, euskal lurraldeen jatorrizko burujabetasuna eta bilakaera ...
  • Liburu aurkezpena: 16an. Ingrid Galster idazle alemaniarrak Lope de Agirreri buruz idatzitakoa. Kultura etxean 19:30ean
  • Artisau azoka: 17an, zapatua, goizean Oñatiko plazan
  • Bisita gidatua: 17an, zapatua. Jerardo Elortza eta Jose Antonio Aspiazurekin
  • Joseba Tapiaren kontzertua: zapatuan, Gaztelekuan, 20:00etan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak