Kutxa eta Bildu ados jarri dira kutxen bateratzearen inguruan

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 13a

Kutxak eta Bildu koalizioak akordioa lortu dute kreditu entitateetn bateratze proiektuaren inguruan. Hala jakinarazi du Kutxak.

"Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxen Batzar Orokorretan ordezkaritza duten hainbat interes talderekin izandako harreman eta negoziazioen ondorioz, jakinarazi nahi dugu Bildurekin akordioa lortu dugula aipatutako Kreditu Entitateen bateratze proiektuaren inguruan, eta edukien berri emango diegula hiru kutxetako Administrazio Kontseiluei eta Batzar Orokorrei", esan du Kutxak gaur goizean.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kutxen bateratzea ahalbidetzeko akordioa, BBK, Kutxa eta Vitaleko ordezkariekin egin du Bilduk. Hiru kutxen administrazio batzordeek eta batzar nagusiek onartzea faltako da bakarrik akordioa erabat gauzatzeko, eta bategitea bozkatzen hasiko dira. Oraingo egubakoitzean BBK-k eta Vitalek egingo dute, eta Kutxak hilaren 23an egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak