Arrasaten 17:00etan eta Oñatin 19:00etan
Debagoienean hainbat enpresa turistikok egin dute lan kalitate turistikoaren alde. Hala, Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin programa ezagutzera emateko bi ekitaldi antolatu dituzte. Lehenengo emanaldia Arrasaten izango da, eguaztenean, 17:00etan Laubide plazan; eta, bigarrena Oñatin, 19:00etan, Foruen plazan.
25 minutuko iraupena izango du
Antzezlana 25 minututakoa izango da eta turismo sektoreko profesionalen egin beharren eta haien jarduera onen inguruko esketxez osatuta egongo da. Iker Galartza, Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria aktore gazteak izango dira protagonistak.