Hitzordua 17:00etatik 19:00etara dute kafe-tertulia horretara joan gura dutenek. Horretarako, aldez aurretik deitu behar da 943 250 104 telefono zenbakira.
Ezker Batua-Berdeak alderdiaren inguruan sortutako Idi Ezkerraren ikuspuntua entzun ahal izango dute joaten direnek, eta Gonzalezekin berriketaldia izan ere.
Hitzordu gehiago badago oraingo astean: eguenean, hilak 15, Alternatibako bozeramaile Oskar Matute etorriko da Ekai Centerrera kutxen bankarizazioaz berba egitera. Hitzordua 09:00etatik 11:00etara dute, eta joan nahi dutenek goian esandako telefono zenbakira deitu behar dute.