Termometroak 36 gradu hartuko ditu gaur

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 9a

Euskametek iragarri du Debagoienean 36 graduko beroa egin dezakeela gaur. Ondorioz, alerta horia ezarri du, "muturreko beroagatik". Kostaldean, freskoxeago, gehienez ere 33 graduko tenperaturak. Biharko, enbata iragarri du itsasertzean eguerditik iluntzera bitartean. Domekarako, azkenik, "olatuen altuera adierazgarria", hau da 2 eta bi metro eta erdiko olatuak hondartzan. Bestalde, hemen, Pello Zabalaren iragarpena.

Zapatuan, gehienez ere, 33 gradura igoko dira tenperaturak Debagoienean. Hauxe da Euskalmeten iragarpena:

"Zerua hodei gutxirekin egongo da, arratsaldean eta gauean hodeiak ugarituko dira. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gorrekin, eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan egunaren lehen partean.

Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoetan, aldaketarik ez kostaldean eta gutxi edo nahikoa jaitsiko dira barnealdean".

Domekan okerrera egingo du eguraldiak, lainoak ugaritu egingo dira zeruan, eta tenperaturak behera egingo dute. Baina ez dirudi euririk egingo duenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak