Iaz 300 korrikalarik parte hartu zuten, eta Asier Cuevas eibartarra izan zen azkarrena. Bosgarren aldiz irabazi zuen Oñatiko helmugan 36.17ko denborarekin. Bigarren lekuan sailkatu zen Roberto Ruiz gasteiztarra eta hirugarren lekuan Aitor Uribesalgo.
Emakumeetan Ainhoa Landinez elgoibartarra izan zen onena. Marisol Ramos oñatiarra eta Ane Zabala arrasatearrek sailkatu ziren bigarren eta hirugarren tokietan, hurrenez hurren.