Immigrazioa, kulturartekotasuna, integrazioa, eleaniztasuna…hitz potoloak dira eta azken aldian ahoz aho dabiltza gure herri eta hirietan. Azken urteetan erronka berri baten aurrean aurkitu dira gure herriak: beste herrialdetatik heldu diren pertsona horien eta herrietako bizilagun guztien arteko integrazioa eta elkarbizitza.
Integrazioa helburu, eragile guztiak kontu honi heldu behar diogulakoan gaude. Horregatik, EMUNen gaia lantzen hasi dira, eta herrietako euskara eta immigrazio teknikari, hezkuntzako profesionalak eta euskalgintzako kideekin batera jardunaldia egingo dute.
Jardunaldia irailaren 20an egin da Gasteizko Villa Suso Jauregian. Bertan Kataluniako esperientziekin batera, bertako berritzeguneetan egiten den lana ere ezagutzeko aukera izango da; etorkin baten esperientziak ere lehen eskutik entzun ahal izango da.
Jardunaldiaren oinarria tailerrak izango dira; tailer bana proposatzen da jarduera esparru bakoitzarentzat, bertaratzen diren guztientzako jardunaldia praktikoa izatea nahi delako.
Jardunaldiaren egitaraua honakoa da:
09:00-09:15 Aurkezpena
09:15-10:30 Ponentziak:
- Xevi Casademont (Kataluniako Garrotxa eskualdeko immigrazio eta hiritartasun arloko arduraduna): "La gestión de las percepciones y la comunicación sobre la inmigración".
- "La lengua como factor de integración de la población inmigrada. Su papel para eliminar etiquetas y prejuicios".
- "Zenbait apunte aniztasun kulturalaz gure eskolan".
10:30-10:45 Asedena (Kafea)
- Carmen Perez (Plataforma per la Llenguako kidea).
- Jose Manuel Palacios (Gasteizko Berritzegunea).
10:45-12:15 Tailerrak
Inmigrazio teknikariei bideratuta. Xevi Casademont. "Herramientas y acciones prácticas sobre la gestión de las percepciones sobre la inmigración".
Euskara teknikariei bideratuta. Carmen Perez "Gestión de las lenguas en una sociedad multilingüe".
Irakasleei bideratuta. Jose Manuel Palacios "(Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez badituzte eskolako hizkuntza/k menperatzen?"
12:15-12:45 Luntxa.
12:45-13:15 Mario Humberto Calixto: "Etorkin kolonbiar baten bizipenak Euskal Herrian".
13:15-14:15 Oriol Amorosen hitzaldia (Kataluniako immigrazio idazkari ohia, ERCko
Diputatua).
Tailerren nondik norako nagusiak:
1. tailerra:
Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo- iturri moduan ikusteko arrazoiak?
Zergatik adierazten dituzte herritarrek kezka hauek?Zer esanahi dute? Ze ondorio atera dezakegu hemendik?
Hau izango da Xavier Casademontek (Garrotxa eskualdeko hiritartasun eta immigrazio arloko arduraduna) gidatuko duen tailerrean landuko den gaia.
Errealitate hau azaltzeko elementu batzuk aurkeztuko ditu eta profesionalei komunikazioaren eta pertzepzioen gaia euren lan- agendetan sartzeko baliabideak emango dizkie. Kasu praktiko batetik abiatuta, taldeka lan egingo da pertzepzioen kudeaketa- politikak eta komunikazioa sustatzeko eskuhartze posible batzuk topatzeko.
2. tailerrra:
(Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez badituzte eskolako hizkuntza/k menperatzen?
Jose Manuel Palaciosek gidatuko duen tailerrean galdera honi erantzuna ematen saiatuko gara. Kasu erreal batetik abiatuta taldeka eta banaka lan egingo da Jose Manuel Palaciosek planteatzen duen galdera honi erantzuna emateko.
3. tailerra:
Nola eskatuko diogu etorkin bati euskaraz ikastea gaztelera denok ulertzen badugu? Ez al diegu etorkinei bertakoei baino gehiago eskatzen?
Euskalgintzan lanean ari garen eragileen artean, askotan, horrelako zalantzak izaten ditugu. Etorri berriek dituzten biziraupenerako arazoak ulertzen ditugu, eta askotan beraiekin bat egiten dugu, baina aldi berean kezkatuta gaude euskararen normalizazioan izango duen eraginarengatik.
Baina Plataforma per la llenguako kideek argi dute integrazioa ez dela bakarrik komunikatzea. Integrazioa kontzeptu zabalagoa da, eta hor katalanak (edo euskarak) paper garrantzitsua betetzen du. Carmen Perez, Plataforma per la llenguako kideak tailerra gidatuko du etorkinei euskararen inguruko mezu liluragarriak bidaltzen erakutsiko digu.