Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzearen "politizazioa" salatu du Ikerne Badiola diputatuak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 8a

Txirrindulariak euskal errepideetan izatea, “euskal identitatea ukatu eta Estatukoen maila berean jartzeko saiakera bati erantzuten diola” ziurtatu du Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatuak.

Ikerne Badiola, Gipuzkoako Kultura, Gazteria eta Kiroletako Diputatuak, hainbat alderdik Espainiako itzulia euskal herritik pasatzearen erabilpen partidista gaitzetsi du. Badiolak, karrera euskal lurretatik pasatzea lortzearekin tematzea kritikatu du, eta PSE, Ajuria Enera iritsi zenetik, "PPren laguntza edo presiopean", ikurren inposizio politiko bat eramaten ari dela salatu du.

Badiolak azpimarratu du, Bildu, koalizioa osatzen duten indarrak eta abertzaleak ez daudela Espainiako Itzuliak suposatzen duen ikuskizunaren aurka, berarengatik egiten den erabilpenaren aurka baizik. Berau, "Euskal Herriko identitate ikurrak baztertzeko estrategia dela" azpimarratuz.

Foru diputatua, penatuta agertu da euskal gizartearen irudi oker bat emateko estrategian kokatzen den kirolaren politizazioarengatik. Eta gogoratu du, ez dela lehenengo aldia horrelako zerbait gertatzen dena, "bai saskibaloian eta baita futbolean ere behin eta berriz saiatu direlako Espainiako selekzioak Euskal Herrian joka dezan". Era berean, "ongietorririk jasoko ez duen ikuskizun bat ekartzea euskaldunei zenbat kostatuko zaien" galdetu du.

Azkenik, Badiolak espero du etapa normaltasun osoan iragatea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak