Lan onarengatik bi aipamen Europako Batasunean

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 9a

Europako Batasuneko Lurraldeen Batzordeak Gipuzkoaren lana aitortu du bere 2011 Krisiaren Aurkako Planean, krisiaren aurkako politikak eta haiek jarraitzeko tresnak egiteagatik.

Adegik, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak, ekimen horietan parte hartu du, eta pozik azaldu da Europako Batasunak egindako aipamen on horregatik.

Mondragon, eredu

Aipamen positibo gehiago izan dira Bruselan. Izan ere, CECOPek –Europako Lan Bazkidetuko Kooperatiben Konfederazioa– Mondragon Taldea eredutzat jarri du krisi ekonomikoaren aurrean bizi-iraupena eta aurre egiteko indarra erakusten duten talde gisa. Joan den eguaztenean izan zen hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak