Fagor Taldeko goi-zuzendaritzan bi postu aldatu dira

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 6a

Fabian Bilbaok Fagor Taldearen Lerro Zuria hartuko du bere ardurapean, eta Hego Euskal Herrirako eta Espainiarako etxetresna dibisioaren zuzendari berria Ander Terradillos izango da.

Fabian Bilbao izango da Fagor Taldearen nazioarteko Lerro Zuriaren zuzendaria, eta horrekin, kooperatibaren negozioaren %90 izango du bere ardurapean.

Bilbaok utzitako postua, Fagor Etxetresnen zuzendaritza, Ander Terradillosek beteko du. 2007tik orain arte, Egosketa Negozioaren gerentea izan da.

Fagorrek esan duenez, biak ala biak Fagorri oso lotutako profesionalak dira, eta euren ibilbidearen zati handi bat Fagorren egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak