EITB taldea krisi gogorrean murgilduta dago publizitate sarrerak, diru laguntzak eta audientziak asko murriztu direlako azkeneko urteotan. Krisiari aurre egiteko neurriak hartu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak.
Miramongo ekoizpen zentroan 270 langile dabiltza lanean gaur egun. EITB Talde osoan, berriz, 1.034. Txostenaren arabera, 150 langiletan murriztu nahi dute lan taldea, 884 langiletan laga arte.
Txostenak proposatzen du Radio Vitoria itxi eta erredakzioa Radio Euskadin integratzea. Talde osoaren erredakzio bakarra Bilbon kokatzea proposatzen du.
Neurri hauekin, EITBk aurreztu nahi ditu urtean 8.881.000 euro. Langileen indemnizazioak izango lirateke 9,2 milioi euro. EITBren aurtengo aurrekontua 176.050.000 eurokoa. Langile bakoitzaren urteko kostua da 59.087 euro.