Jon Altuna izendatu dute Mondragon Unibertsitateko errektore orde

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 5a

Joxe Mari Aizeaga ordezkatuko du Jon Altuna lazkaotarrak. MUko errektore orde akademikoa izango da. Gaur izendatu dute. Joxe Mari Aizeaga Basque Coulinary Center Gastronomia Zientzien fakultatearen proiektuan murgilduko da buru belarri. Jon Altuna MUko eta Goi Eskola Politeknikoko Errektore Batzordeko kide izan da. MUn Europako unibertsitate eredua ezartzeko lanetan jardun du azkenaldian.

1971n Lazkaon jaioa, Arrasateko Goi Eskola Politekikoan Industria Injinerutza tekniko ikasketak egin zituen. Ondoren, Automatika eta Industria Elektronikakoak. Edimburgon egin zuen doktore izateko ikasketak, Elektronika eta Elektrizitatekoak.

Uztailaren 7ko Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseiluaren batzarrak onartu zuen izendapena; ikasturte berriarekin batera, kargu berrian hasi da lanean irailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak