Irailean eta urrian gurasoendako eta hezitzaileendako ikastaroa Arantzazun

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 5a

Iraileko eta urriko lau larunbatetan Izan hezkuntza Proposamenari buruzko ikastaroa eskainiko du Jonan Fernandezek Arantzazun.

"Bizizikasi pedagogia oinarri hartuta, geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak nahiz praktikoak eskainiko ditu kurtsoak" adierazi dute Baketik zentrotik. "Egia da gure seme-alabak edo ikasleak heztea ez dela erraza, baina ez da horren zaila oinarrizko puntu kardinal batzuen orientazioa badugu". 

Launa orduko lau saio

Saioak Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo dituzte irailaren 17an eta 24an eta urriaren 1ean eta 8an. Lau saioetan parte hartzea derrigorrezkoa ez den arren nolabaiteko jarraipena izatea gomendatzen dute Baketik-etik. Saioen ordutegia da 09:30etik 13:30era. Prezioa, berriz, 30 euro saioko edo 100 euro programa osorako. Informazioa gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak