Bestalde, irailaren 18an Axpen jokatuko da Euskal Herriko txapelketa eta bertarako sailkatu ziren atzoko bi onenek. Hortaz, Plazaola bertan izango da. Azkenik, irailaren 25ean Nazioarteko Ardi Txakurren Txapelketa jokatuko da Oñatin.
Legazpin ospatu zen atzo Gipuzkoako Artzain Eguna eta, besteak beste, ardi txakurren txapelketa jokatu zen. Zazpi txakur lehian eta horien artean hiru debagoiendarrenak. Jesus Mari Plazaola arrasatearraren Gure (387 puntu) eta Migel Arregi oñatiarraren Mendi (180 puntu) geratu ziren bigarren eta hirugarren. Jose Luis Madinabeitiaren Txiki seigarren geratu zen. Irabazlea Elgoibarko Juan Jose Arrizabalagaren Azkar izan zen (410 puntu).
Bestalde, irailaren 18an Axpen jokatuko da Euskal Herriko txapelketa eta bertarako sailkatu ziren atzoko bi onenek. Hortaz, Plazaola bertan izango da. Azkenik, irailaren 25ean Nazioarteko Ardi Txakurren Txapelketa jokatuko da Oñatin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.