Bergarako Neka Galan entrenatzaileak esan digu oso pozik daudela torneoa irabazi dutelako: "Beti da ona irabaztea, horrek motibatu egiten gaitu eta batez ere jokalari gazteendako garrantzitsua da".
Mondrako Iban Rodriguez entrenatzaileak esan digu, irabazi ez arren, eurak ere pozik gelditu zirela: "Gure aldetik pozik gaude jokoan gauza asko ikusteko balio izan zigulako".