Euskal Pedalkadak martxan doaz hainbat arrasatear ere

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko irailaren 3a

Aukeako zinegotzi Joxerra Askasibarrek Kanpanzarren hartu du lekukoa, Iñazio Azkarraga-Urizar alkateak Arbolapetan eta Gatxi-k Zigarrolan. Ordubeteko atzerapenarekin iritsi da Arrasatera, eta Antzuolarako bidean doa orain tropela.

Elorriotik etorri da Euskal Pedalkadak martxa Arrasatera. 11:50erako dozena bat lagun zeuden Muxibarko biriilgunean, tropelean sartzeko zain, baina Esait-ek antolatutako martxa ordu beteko atzerapenarekin, 13:07an, pasa da Arrasatetik (ordua baino 30 minutu beranduago hasi da martxa, Gasteizen).

Aukeako zinegotzi Joxerra Askasibarrek Kanpanzarren hartu du lekukoa, Iñaxio Azkarraga-Urizar alkateak Arbolapetan eta Gatxik Zigarrolan.

Esait-eko auto bat pasa da tropelaren aurrean, Martxel Toledo barruan zela. "Eskerrik asko Arrasate. Txirrindularitzari bai, inposaketarik ez" entzun da autoko bozgaragaiutik. Segidan motor pare bat pasa dira eta gero txirrindulariak. 50 bat lagunek pasa dute Arrasate bizikleta gainean, Euskal Pedalkadarekin bat eginda.

Arrasatetik Antzuolara doa, handik Zumarragara, gero Bergarara, handik Elgetara eta gero Eibarrera. Arratsaldean iritsiko da Bilbora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak