Elgetan eta Eskoriatzan izan ezik, gainerako herrietan gora egin du kopuruak; hain justu, Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Leintz Gatzagan eta Oñatin. Beherakada nabarmena Eskoriatzan izan da, uztaileko 187 langabeetatik 180ra pasa da, eta %8,66an geratu zen tasa. Urrun geratzen da udalerriak %14 inguruko langabezi portzentajea zuen garaia. Elgetan, ostera, bi lagun gutxiago daude lan barik; hain justu, 45.
Oñatin eta Arrasaten, 10 gehiago
Kontrako aldean, Arrasaten eta Oñatin igo da kopurua gehien, hamarna lagunekin. Antzuolan 5 langabe gehiago daude; Aretxabaletan eta Bergaran, bina; eta Leintz Gatzagan, bakarra.
Bestalde, azken hiru hilabeteotan beherazko joera izan badu ere, kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian, 182.136 langabetura iritsiz. Gipuzkoan, dena dela, 90 langabetu gutxiago dago; denera, 40.082.