Aurten ere Euskal Jaiak ehunka pertsona bilduko ditu. Gehienak baserritar jantzi tradizionalaz jantzita hurbiltzen dira festara.
Euskal Jaiaz bete-betean gozatzeko ohiko zerbitzuekin batera, Pesak zerbitzu berezia eskainiko die debagoiendarrei.
Honako hau da ibilbidea eta ordutegia:
- 10:15 Eskoriatza.
- 10:25 Aretxabaleta.
- 10.35 Arrasate.
- 10:50 Bergara.
Zarautzera zuzen autopistaz eta ibilbidearen bukaera Donostian.
Itzulera, ostera:
- 21:00 Donostia.
- 21:15 Zarautz, zuzenean autopistaz, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan geratuz.
Pesatik gogorarazi dute, gainera, txartel bakarraren erabiltzaileek ohiko txartelaren prezioaren gainean % 40ko deskontua lortuko dutela.