Udako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera, irailaren 16ra arte

Imanol Soriano 2011ko abuztuaren 29a

Udako Argazkien VII. Goiena Lehiaketa aurrera doa eta abuztuan zehar 18 lagunek hartu dute parte. Guztira, 53 argazki berri jaso ditugu.

Argazki batzuk freskoak dira, beste batzuek barrea eragiten dute; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, oporretatik bueltatuko zineten gehienok, zuek ere animatu! Irailaren 16ra bitartean bidal ditzakezue argazkiak. Informazio eta baldintza guztiak oinarrietan dituzue.

Sari bikainak

Urtero bezala, hiru sari potolo daude. Lehena, argazki kamera bikaina eta KB Photoestudiok eskaintzen dituen ikastaroetako batean %50eko deskontu-bonua; bigarrena, Kantabrian aste bukaera bateko egonaldia bi lagunendako. Arrasate Bidaien eskutik; hirugarrena, berriz, bi lagunendako bazkari edo afaria Gure Ametsa jatetxean.

Irabazleak, urriaren 3an

Epaimahaia Goienako kide eta bailarako argazkilari profesionalekin osatuta egongo da, eta argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balio historikoa hartuko dituzte kontuan. Irabazleak urriaren 3an jakinaraziko ditugu asteleheneko Goiena paperean. Jasotako argazkiak Goienako artxiboan gordeko dira.

Hondarribitik Jaizkibelerako paraje zoragarria. Argazkilaria: Garbiñe Pastor Llorente

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak