Irailaren 4an ospatuko da Legazpin Gipuzkoako Artzain Eguna. Gonbidapena egitera ardi latxak eta guzti animatu dira. Aurten ere, debagoiendarrek leku berezia izango dute Artzai Egunean. Juan Lizarralde Elortza oñatiarra omenduko baitute. Gainera, Artzain txakurren txapelketan zazpi lehiakide izango dira aurten eta horietako hiru debagoiendarrak dira: Migel Arregi eta Jose Luis Madinabeitia oñatiarrak, eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.