Ibarreko lehenengo torneoa izango da, eta Berhara Hiriko lehenengo torneoa. Bihar, zapatua, Aloña eta Aretxabaleta izango dira zein baino zein gehiago (18:00), eta gaurko eta biharko onenak domekan izango dira aurrez aurre (18:00).
Egubakoitza, 18:00, Agorrosinen:
Bergara-Mondra
Zapatua, 18:00:
UDA-Aloña Mendi
Domekan, 18:00
Finala.
Hurrengoak, datorren asteburuan
Bergara Hiriaren ondoren, datorren asteburuan –irailak 3– jokatuko dituzte Arrasate Hiria torneoa, eta Oñatin egingo duten Jose Luis Agirreren oroimenezkoa. Arrasate Hiria hiruko torneoa izango da, eta Bergara eta UDA daude gonbidatuta Mojategin jokatzera. Aloña Mendi ez da txapelketa horretan egongo, hitzordu propioa dutelako. Izan ere, Andoni Azkargortaren mutilek Gasteizko Aurrerakoen kontra jokatuko dute lagunartekoa, eta hitzorduak balioko du Aloña Mendik aurtengo denboraldiaren aurkezpen ofiziala egiteko.