Dena den, urteko bigarren hiruhilekoan erritmoa moteldu egin zen, eta Ogasunak dio "ekonomiaren susperraldiaren moteltzea" igartzen dela. Gainera, enplegua %0,3 txikitu zen.
Lehen seihileko %3ko hazkunde horren arrazoia esportazioen igoeran dago batik bat (+%21,8), barruko salmentak %4,1 gutxitu dira-eta, Ogasunak dioenez.
"Azken hilabeteetan ekonomiaren susperraldiaren moteltzea nabarmentzen da, munduko beste herrialde askotan gertatu den bezalaxe", gaineratzen du txostenak. Horrela, Gipuzkoako enpresen salmentak %7,3 igo ziren 2011ko lehen hiruhilekoan, eta bigarrengoan, berriz, %1,0 jaitsi dira.
Ekainean salmenta osoak %8,0 jaitsi dira, gehienbat 2010eko ekainera eragiketak aurreratu zirelako, uztailaren 1ean BEZaren zerga tasak igo behar zela-eta.
Bestalde, nahiz eta 6 hilabete horietan salmentak handitu, enplegua %0,3 jaitsi zen; soldatak, aldiz, %2,3 hazi ziren.