Irailaren 23an erabakiko du Kutxako Batzar Nagusiak Kutxa Banken gainean

Leire Kortabarria 2011ko abuztuaren 26a

Gipuzkoa Donostia Kutxak irailaren 23an egingo du Aparteko Batzar Nagusia, BBK eta Vital kutxekin bat egiteko erabakia har dezan. Xabier Iturbe presidenteak egin zuen deialdia abuztuaren 12an. Uztailaren 29an, Kutxako Administrazio-Kontseiluak deialdi hori berak egoki iritzitako unean egin zezan eskatu zion. 

Bestalde, Bilduk Iturberi eskatu dio erakunde berria ez dadin pribatizatu, eta gizarte-ekintzarako ekarpena
hiru urtera murriztu ez dadin.

Kutxak jakinarazi duenez, Iturbe presidentearen esku utzi zuen erabakia, eta helburua hauxe zen: "interes-talde guztiekin eta Kutxako organo gorenean ordezkatuta dauden kolektiboekin" izaten ari den "harreman eta negoziazio prozesuaren garapena aintzat hartu" zitezen.

Bildu: "Modelo soziala izan daiteke"

Deialdi hori abuztuaren 12an izan zen, eta bezperan, Xabier Iturbe Bilduko buruzagiekin batzartu zen. Bilduk bere proposamena jakinarazi zion Iturberi, "onartu nahi den proiektuak adierazten duen bezala %49ra arteko pribatizazio aukera tentazioa itxi dezan". Koalizioaren ustez, "euskal Kutxak pribatizaziotik urrun eta herri honentzat modelo soziala eskainiko duen euskal Kutxak egiteko aukera dugu aurrean".

Koalizioak azpimarratu zuen proposamena ez dela Kutxarentzat bakarrik egiten, hiru Kutxentzat dela, beraz, presidente guztiei dei egin die adierazitako konpromisoak bermatzeko beharrezko aldaketak adosteko prest egon daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak