La banda del abuelo arrasatearrak, Otxandion eta Bergaran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abuztuaren 26a

Arrasateko La banda del abuelo taldeak bi kontzertu eskainiko ditu irailean. Otxandion izango da lehena, irailaren 3an. Louis Michel Frantziako taldearekin batera joko dute arrasatearrek Otxandioko gaztetxean. Hurrengo kontzertua Bergaran eskainiko dute, irailaren 17an, Laino tabernan. Gainera, kontzertu horretan 'Un hombre llamado caballo' filmeko irudiak eskainiko dituzte. Spaghetti rockean jaun da jabe dira La banda del abuelo taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak