Bero errea biharko eta Barne Sailak alerta horia ezarri du

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 19a

Biharko muturreko tenperaturak iragarrita daude eta Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du; Arrasaten bertan 37 graduko tenperaturak daude iragarrita. Domekan bero estuak jarraituko badu ere tenperaturek zertxobait egin dezakete behera. Iragarpenari dagokionez, Pello Zabalak dio nahasita jarraituko duela eguraldiak eta ekaitzak ekarriko dizkigutela Euskal Herri iparralde zein hegoaldean egongo diren borraskek.

Hain zuzen, penintsula oso bero dagoela dio Zabalak eta iparraldean borraska izanik, tenperatuta altuak bai baina gurean ekaitzak ere lehertuko direla. Bat dator hortaz Barne Sailaren abisuarekin eta biharko bero errea, sargoria, espero du Pello Zabalak eta gauean ere 20 gradutik gorako tenperaturak.

Domekarako, frontea bete betean iritsiko da eta ezegonkortasunak bere horretan jarraituko du ekaitzen bat edo besterekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak