Oso egoera ezberdinak ikusteko aukera izan dute gazteek baina guztietan jabetu dira, diotenez, gaztetxeak duen garrantziaz nahiz eta lekuan lekuko, proiektuak, edota baloreak diferenteak izan. Guztietan esku-zabalik hartu dituzte bisitariak, "bost izarretako hotelean baino hobeto", Jon Lasa Oñatiko gaztetxeko kideak dioen moduan.
Ikusitako guztia baina ez da nahi besteko atsegina izan, lehen gaua Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxean egin zuten, erresistentzia brigadak aurkitu zituzten han, izan ere, gaztetxe hori bota guran dabiltza bertan etxeak eraikitzeko. Orain arte, Euskal Herriko gaztetxe bizi eta emankorrenetako izan da Kukutzakoa. Hala ere, ideia berriz beteta etorri dira gazteak bueltan.
Lan egiteko gogoz bueltatu dira beraz, ideiak jasota eta gorputzez nekatuta iritsi badira ere, “pilak kargatu” dituztela dio Jon Zugasti Arrasateko Gazte Asanbladako kideak. Hurrengo urtean errepikatzeko asmoz ere itzuli dira gaztetxeetako kideak. Ostiralekoa ospakizun eguna izan zuten.