Maila ezberdinetan lehiatu arren, denbora bera egin zuten Aritz Kortabarriak eta Iñigo Aranburuk: 8 minutu eta 50 segundo. Benjamin mailan, esan bezala, Ekain Larreak irabazi zuen, 11 minutu eta 15 segundoko denborarekin.
Era berean, junior eta kadete mailan, hurrenez hurren, Jon Aranzabal (8:20) eta Iker Ruiz (11:00) bergararrak izan genituen onenak.
Nabarmentzekoa bi neskatila ere izan zirela partaideen artean, Leire eta Mireia Arietaleanizbeaskoa ahizpak hain zuzen. Leire benjamin mailan lehiatu zen eta ahizpa baino zertxobait beranduago iritsi zen: Mireiak 17 minutu eta 40 segundoko marka egin zuen eta Leirek 19 minutu eta 37 segundokoa.
Bi kilometro eta 400 metro inguru ditu Basalgoko igoerak, TTT lantegiaren parean hasita. Astelehenean, Santiago egunean jokatutakoa, lasterketaren 29. ekitaldia zen.