Mondragon Unibertsitateak Euskal Encounterren antolatu duen lehiaketaren irabazlea Sergio Presa ingeniaria izan da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 27a

Aste bukaeran Bilboko BEC erakustazokan egin den Euskal Encounter jardunaldiaren baitan antolatu du MUk lehiaketa. Sergio Presa automatikako ingeniaria eta lanbidez programatzailea izan da aipatutako lehiaketako irabazlea; Presak, 24 ordu baino gutxiagoan, parte-hartzaileei eman zitzaizkien mikrokontrolatzailera egokitzea lortu zuen 'Pong' bideojoko klasikoa. Irabazleak Microsoften 250 GBeko ARM Cortex-M3 plaka jaso du. Hain zuzen, antolatzaileek dispositiboa sortzen laguntzeko banatu zituztenak bezalakoa.

Sorturiko dispositiboa ondoko web orrialdean ikus daiteke. Aurtengoa izan da Euskal Encounterren egin den lehiaketaren lehen edizioa. Parte hartzaileek poltsikoko "gadgeta" edo dispositiboa sortu behar zuten. Denera 11 pertsona aurkeztu dira erronka horri aurre egitera. Mondragon Unibertsitateko sistema txertatuetako masterreko eta lehiaketaren arduradun den Eñaut Muxikak adierazi du: “Oso erantzun ona izan du eta, gainera, aurkezturiko produktuen kalitatea nahiko handia izan da”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak