Saturrarango hondartzan elkarretaratzea, espetxe politika salatu eta presoen eskubideen defentsa aldarrikatzeko

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 27a

Egin Dezagun Bidea ekimenak Euskal Herri osoan antolatu ditu ekintzak "espetxe politikaren salaketa eta presoen eskubideen defentsa lau haizetara zabaltzeko asmoz". Debagoieneko Egin Dezagun Bidea ekimenak Saturraranen elkarretaratzea deitu du datorren zapaturako, uztailak 30. Ibarreko lau herritan egin dute hitzordua bertara joateko.

Hemen Debagoieneko ekimenak egindako deialdia:
"Apirilean bere burua jendaurrean aurkeztu zuenetik, bide orria betetzen aritu da Egin Dezagun Bidea ekimena. Euskal presoen eskubideen aldeko lana ardatz hartuta, alor askotariko eragile eta adituekin indar metaketa bultzatu du. Horren isla da Egin Dezagun Bidea ekimena martxan jarri zenetik Euskal Herriko txoko askotan presoen aldeko Herri Bilguneak sortu direla, Bilbon eta Iruñean manifestazio jendetsuak egin direla eta azken ostiraletako mobilizazioak geroz eta zabalagoak eta jendetsuagoak direla.

Espetxe politikak errepresio terminoetatik konponbide demokratiko baten irizpideetara igaro behar du ezinbestean. eta aldaketa hori egungo egoera politikoak ez ezik, euskal gizartearen gehiengo sozial eta politikoak ere eskatzen duela nabarmena da.

Hala, mobilizatzeko deia egiten diogu herritar orori, guztion artean eskubide guztien errespetua oinarri izango du en aro beria eraiki ahal izateko.

Debagoiendarrok, zehazki, Saturraraneko hondartzara joango gara eta bertan elkarretaratzea egingo dugu eguerdiko 12:00etan. Dei egiten dugu bertaratzen direnak banderolez eta surf tabla, piragua, kometa, txalupa, koltxoneta, etab.-ekin hurbiltzera, ekimen ahalik eta ikusgarriena egin asmoz".

Bailarako herrietatik autoetan elkarrekin joateko deialdiak egin dira:

  • Arrasate: 10:00etan Arbolan.
  • Aretxabaleta: 10:30ean Mitarten.
  • Oñati: 10:30ean Korreosen.
  • Aramaio: 10:30ean Rotondan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak