Uztailean 19 egunetan egin du euria

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 26a

Eguraldi kaxkarrarekin hasi dugu astea. Uztailean ia egunero egin du euria; metereologia datuen arabera uztailean 19 egunetan egin du euria. Horrelako datuak azkenekoz 1960an jaso zituzten; hau da, orain dela 41 urte ere uztailean euri dezente egin zuen.

Udazken giroarekin jarraituko dugu hurrengo orduetan ere. Gaur euria egingo du, nahiz eta arratsalde partean zenbait lekutan atertu egingo duen. Haizeak ere indarra galduko du.

Eguenean, hobera

Eguraldiak hobera eguenean egingo du. Goizaldean hodei hondarrak agertuko diren arren, eguraldi eguzkitsua egingo du. Eguraldi polita egingo du eta tenperaturak ere atseginak izango dira, barnealdean 23 gradu izango dira beroenak.

Kalean jasotako iritziak

Arrasateko kaleetan izan gara eta jendeari galdetu diogu nola moldatzen diren horrelako eguraldiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak