Epalzaren alargunen 'III' lana, aurtengo Kameratoiko irabazle

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 26a

Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatutako epaimahaiak hiru lan hauek aukeratu ditu aurtengo sariak emateko: 'III', 'Abokalipsis nau' eta 'Txiri-txiri, pitxin'.

1. saria

Egilea:            Epalzaren alargunak
Izenburua:   III (Hiru)
6’35”
Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.

2. saria

Egilea:   JR PRODUCCIONES
Izenburua:   Abokalipsis nau
7’38”

Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.

3. saria

Egilea:   EZ DOK 1, EZ DOK 3
Izenburua:   Txiri-txiri, pitxin
6’00

Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.

Hemen dituzue aurkeztutako lan guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak