Seme-alabendako pediatra tituludun baten zaintza exijitzeko eskatzen diete gurasoei

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 26a

Euskal Autonomia Erkidegoan espezializatutako erizain falta omen da premia nagusia.

Madrilen sortu dute ekimena eta gainerako erkidegoetara zabaltzea gura dute. Lehen Arretako Pediatria Behatokia edo Observatorio de Pediatría de Atención Primaria sortu dute. Helburua da pediatren beharrak identifikatzea eta soluzioak eskaintzea. Gainera, figura berria asmatu dute; pediatria koordinatzailea.

   Pediatria zerbitzu publikoaren inguruan hainbat kexa zabaldu dira azkenaldian. Zer esana ematen ari da pediatra eskasiak, pediatrian espezializatutako erizain faltak zein pediatra bakoitzari egokitutako haur kopuruak.

Baliabide berriak

Amyts sindikatuaren eta Madrilgo Pediatria Elkartearen ekimenez sortu dituzte elkartea eta figura berria. Helburua da profesionalen artean ikerketak eta inkestak egitea eta egoera zuzentzeko ideiak proposatzea.

   Erkidego Autonomo ezberdinen artean alde handiak daudela nabarmendu dute egindako lehenengo neurketan, baina orokorrean premiazko arazoak antzerakoak dira. Pediatria falta, pediatrian espezializatutako erizain falta eta haur kupoa.

    Madrilen, bestalde, figura berri bat sortu dute; pediatra koordinatzailea. Bere lana izango da kolektiboaren isolamendua gainditzea eta interesak defendatzea

Neurketaren emaitzak

Elkarte berria lehen neurketa bat egin du elkargo autonomo ezberdinen egoera identifikatzeko. Baita lurralde bakoitzeko puntu beltza zein den ere.

    Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionean badirudi gainditu beharreko lehen puntu beltza espezializatutako erizain falta dela. Plazen %30-50 pediatrian espezializatu gabeko erizainen eskuetan dago. Nafarroan egoera hobea da, izan ere plazan %70-90 dago espezializatutako erizainen eskuetan.

Pediatria plazei dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoan plazen %81 dago formazio pediatrikoa jaso duten espezialisten eskuetan. Pediatria titulaziorik gabeko profesionalen eskuetan dago plazen %19. Puntu honetan, Nafarroak emaitza eskasagoak ditu; plazen %23 dago titulazio pediatrikorik gabekoen eskuetan.

Eskaera gurasoei

Emaitza horiek ezagututa pediatra elkartetik gurasoak animatzen dituzte euren umeendako espezializatutako arreta exijitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak