Ogasunaren webgunea erabiltzeko errazagoa izango da

Leire Kortabarria 2011ko uzt. 22a, 13:33

Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgunea aldatu egingo du Foru Aldundiak. Uztailaren 27an izango da aldaketa. Helburu nagusia da webgunea erabiltzea samurragoa izatea.

Ogasun eta Finantza Departamentuaren webguneak "itxura freskoagoa eta erakargarriagoa" izango du, baina, "nagusiki, erabiltzaileari tresna egokia" eskaini nahi dio Foru Aldundiak. Hortik aldaketa.

"Gero eta gehiago dira Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremana sarea erabiliz egiten duten herritarrak, eta horientzako tresna hobetzeko ahalegina izan da aldaketa hau", esaten dute.

Albiste interesgarriak, lehenengo

Aldaketa handiena uztailaren 27an izango den arren, gauza batzuk berritu dituzte dagoeneko:
lehen orrialdeak itxura aldatua du, eta baita egitura bera ere; orain, ekonomia albiste interesgarriak daude lehendabizi. "Horrela izango da aurrerantzean ere, eta webgune osoak ere itxura hori bera hartuko du; aurrerapen modura, beraz, hasierako orrialdean egindako aldaketa duzue", esaten dute foru arduradunek.

"Aldaketa aipatutako helburuekin egin bada ere, Gipuzkoako Foru Aldunditik argi utzi nahi dugu webguneak lehen adina informazio eta sarbide izango dituela aurrerantzean ere", gaineratzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak