Murugaineko lubakietara bigarren irteera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 22a

Oraingo domekan beste irteera bat antolatuko dute Muruhainen egiten diharduten indusketetara. Joan zen domekan egin zuten lehenengo irteera. Orduan 10 lagun elkartu ziren Aramaioko trintxera ezberdinak lokalizatu eta lubaki horien mapa auzolanean egiteko. Murugainen lokalizatutako trintxera baten erditik izan zen ibilaldia. Kilometro oso bat egin zuten trintxeraren barrutik oinez.

Kontatu digutenez, jendearen partehartzea "interesgarria" izan zen. "Denek zuten zerbait erakusteko eta denek asko ikasteko". Espainiako Gerrako gaiaren inguruko liburuak ere eraman zituen batek gomendio moduan.

Bigarrena domekan

Oraingo domekan bigarren ibilaldia egingo dute. Aramaioko Udalak eta Aramaioko ondarearen berreskurapenerako taldeak antolatzen dute ibilaldia eta aramaioar guziei egin diete gonbita. Irteera goizeko 9:30erako iragarri dute udaletxe aurrean.

Gasteizko Ondare Babesa elkartea da indusketa lanak egiten diharduena.

Uztailaren 31rako beste bisita gidatu bat antolatu dute Murugaineko indusketa gunera, Etor Telleria arkeologoaren gidaritzapean. 11:00etan Aramaioko frontoi aurretik irtenda. Eta irailean ere beste azken ekimen bat egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak