Kutxen bategitearen gainean informatzeko kanpaina hasi du Kutxak

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 21a

Kutxak komunikazio-plan bat jarri du abian Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Kutxek hasi duten integrazio-prozesuan inplikaturik dauden edo zuzenean parte hartzen duten kolektibo zein interes taldeetan eragin eta informatzeko helburuarekin. "Gipuzkoari ekarriko dizkion onuren berri" emango du kanpainak, Kutxaren hitzetan.

Horrela, bada, Kutxa Bank SA bankuaren integrazio-kontratua onartzeko Erakundearen
Administrazio-Kontseiluak izan dituen arrazoiak eman nahi ditu ezagutzera jendartean, laster
deituko den Kutxaren ez-ohiko Batzar Nagusiaren berrespena lortzeko asmoarekin.

Kolektibo ezberdinak izango dira Kutxaren komunikazio-kanpaina honen hartzaileak, hala barruko nola kanpoko eremuetakoak. Lehenengoen artean daude, besteak beste, bere enplegatuak, berauek ordezkatzen dituzten sindikatuak, Batzar Nagusian ordezkaritza duten taldeak, erakunde fundatzaileak, enpresa partaidetuak, fundazio eratuak edota Kutxak partaidetzen dituenak, etab.

Eta kanpoko kolektiboen artean, berriz, beste honako hauek: Kutxako bezeroak, hornitzaileak,
enpresa laguntzaileak, alderdi politikoak eta elkarteak, administrazio publikoak, udalak,
hedabideak...

Honela dio Kutxak: "Aste honetan bertan plazaratzen hasi den komunikazio-planak guztiok daukagun erantzukizuna azpimarratu nahi du bereziki, norberaren posizio eta egitekotik abiatuz, erabaki bat –Kutxa Bank sortzea– hartzeko orduan guztioi dagokigun ardura, izan ere erabaki oso garrantzitsua izango baita hori Gipuzkoako Lurraldearentzat balioa eta ondasuna sortzeko ahaleginean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak