Eta, baita denboraldi berrian erakuts dezaketen joko mailaren lehen pistak azaltzeko ere, nahiz eta balorazioak egiten hasteko oso goiz izango den oraindik.
Aurrean izango duten kontrarioa ez da makala, zilarrezko LEB mailan dagoen Lan Mobel Iraurgi. Logikak dio azpeitiarrek egin beharko luketela kanporaketa horretan aurrera, baina oñatiarrak ezustea ematen ahaleginduko dira, gutxi dute-eta galtzeko. Kanporaketa partidu bakarrera izango da; ez da itzuliko norgehiagokarik izango.
Ligako zozketa, hilaren 29an
Euskal kopak balioko du aurre-denboraldiari pizgarria emateko, baina benetako erronka urriaren 1ean hasiko du Aloña Mendik, liga. Eta, konpetizio horretan izango duen egutegia hilaren 29an argituko du federazioak, zozketa bidez.
Kopan izango diren taldeak:
Santurtzi
Lan Mobel ISB
Aurteneche M. Alava
Cafes Aitona
Zornotza Saskibaloi Tald.
Easo Pastas Arruabarre.
UPV/EHU Araba
Aloña Mendi
Ointxekoak Tafallara
Bestalde, Arrasateko klubeko ordezkariek bidaia batekin hasiko dute datorren denboraldia. Hala, aurre-denboraldiaren barruan iraileko bigarren asteburuan (irailak 10 eta 11) Tafallara joango dira klubeko talde guztiak –infantil mailatik seniorretara arte. Asmoa da klub moduan talde guztietako kideek elkarrekin igarotzea asteburua, eta lagunarteko hainbat norgehiagoka jokatzea.